Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UPV/EHUren Irakasleen Unibertsitate Eskola berriak Leioako campusean ireki ditu ateak

Dokumentuaren akzioak

UPV/EHUren Irakasleen Unibertsitate Eskola berriak Leioako campusean ireki ditu ateak

2011/09/14 - Unibertsitatea.net
UPV/EHUren Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola Leioako eraikin berrira aldatu dute. Proiektuak 24 milioi euroko kostua izan du.

UPV/EHUren Irakasleen Unibertsitate Eskolak Bilboko Arangoiti auzoko eraikin zaharra utzi eta Leioa-Erandioko campusean hartuko ditu ikasturte honetan matrikulatu diren 2.085 ikasleak.

33.669 metro kuadroko azalera duen bi bloketan dago banatuta eta zerbitzu anitzak eskainiko ditu: 42 ikasgela, irakasleentzako 106 bulego, 2 gimnasio, 4 informatika gela, aparkalekua... Obrak 24 milioi euroko kostua izan du.