Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Bilbok UPV/EHUko ikasleentzako etxebizitza konpartituak eskainiko ditu 40€ren truke
Erabiltzailearen akzioak

Bilbok UPV/EHUko ikasleentzako etxebizitza konpartituak eskainiko ditu 40€ren truke

2011/09/27 - Unibertsitatea.net
UPV/EHUren graduondokoetan matrikulatutako eta 35 urtetik beherako gazteei zuzendutako programa da eta aurten 26 ikasle izango dira onuradunak.

Bilboko Udal Etxebizitzak erakundeak Bilboko Udal Etxebizitzak Gazte Solidarioentzat ekimena jarri zuen abian iaz.

Programak UPV/EHUren graduondokoetan matrikulatutako eta 35 urtetik beherako gazteei etxebizitzak eskaintzen dizkie alokairu konpartituan. Pertsona bakoitzak hilean 40€ ordaindu beharko ditu eta horren truke Otxarkoaga eta Bilbo Zaharra auzoetako erkidegoko proiektuetan eta egoera txarrean dauden taldeei laguntzeko jardueretan lagundu behar dute.

Aurten era honetako 10 etxebizitza eskainiko dira eta 26 ikasle izango dira onuradunak.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari