Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Bikote ereduak aztertzen dituen tesi bat aurkeztu dute UPV/EHUn

Dokumentuaren akzioak

Bikote ereduak aztertzen dituen tesi bat aurkeztu dute UPV/EHUn

2015/03/27 - Unibertsitatea.net
Amaia Agirre Miguelezek aurkeztu du bikote ereduen inguruko doktorego-tesia, horretarako, harreman eredu ezberdineko pertsonak aztertzen ahalegindu da.

Beraien burua feminista edota parekidetzak duten bikoteek egunerokoan hartu beharreko erabakiekin egiten duten kudeaketa izan da UPV/EHUko ikerlaria den Amaia Agirreren lanaren abiapuntua. Euskal Herria hartu du testuingurutzat eta 25-50 urte bitarteko 15 pertsona izan dira aztergai. Bikote heterosexual, monogamo zein sexu askeko harremanetakoak hartu dira kontutan eta bizitzako esparru ezberdinetan ematen diren negoziazio prozesuetan jarri da arreta gehien.

Tesiaren arabera, finantzen kudeaketan, etxeko lanetan edota zaintza lanen partekatzean ematen diren negoziaketetan galdekatuen zenbait barne muga dituzte. Interes pertsonalen defenditzea bikotearekiko eraso bezala ulertzen omen da oraindik, horrela, ideologia eta praktika parekidearen arteko aldea sortuaz. Agirrek esandakoaren arabera, askotan diskurtso parekideak praktika ez parekideak ezkutatzeko balio du, batez ere sexu harremanen inguruan eztabaidatzerako orduan, horren inguruan hitz egiteko uzkurtasuna agertu baita.

Ikerketaren beste ondorio bat, eredu eta jokamolde berriak sortu direla izan da. Esate baterako, finantzen kudeaketn geroz eta ohikoagoa omen da baliabide ekonomikoak zaititzea, hau da, bakoitzak bere kontuak ditu. Etxeko lanei dagokienez ere antzeko eztabaidak sortzen dira.

Hemen duzue artikulu osoa irakurgai: UPV/EHUko Amaia Agirre ikertzaileak aurkeztutako tesiak bikote eredu berriak izan ditu aztergai.