Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Bihotzeko gaitzak hobeto ezagutzeko bihotz birtuala sortzen ari da ikertzaile talde bat

Dokumentuaren akzioak

Bihotzeko gaitzak hobeto ezagutzeko bihotz birtuala sortzen ari da ikertzaile talde bat

2018/01/15 - Unibertsitatea.net
Parte hartzaileen artean daude Universidad de Navarra eta Basque Center for Applied Mathematics (BCAM). Bihotz birtualarekin bihotzaren funtzionamendua ordenagailuetan simulatzea lortu nahi da.

"V-Heart SN" ekimenak gaixo bakoitzaren beharretara egokituko den bihotz birtuala eraikitzea du helburu.

Bihotzaren funtzionamendua ordenagailuetan simulatzea lortu nahi da bihotzeko gaitzetarako ematen diren tratamenduek izan ditzaketen ondorioak aurreikusteko. Egunerokotasunean erabili ahal izango den erreminta izango da eta bihotzeko gaitzak hobeto ezagutzeko aukera emango du, hala nola, arritmiak.

Ikerketan bederatzi unibertsitate eta ikerketa zentro parte hartzen ari dira: Universitat Politècnica de València, Universidad de Navarra, Universitat de València, Universitat Politècnica de Catalunya, Basque Center for Applied Mathematics, International Center For Numerical Methods in Engineering, Universitat Pompeu Fabra, Barcelona Supercomputing Center y Universidad de Zaragoza.

Iturria: Universidad de Navarra.