Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Bihotza: Lurraren atalik gazteena

Dokumentuaren akzioak

Bihotza: Lurraren atalik gazteena

2015/10/15 - Unibertsitatea.net
Duela milioi bat urte eta erdi hasi zen Lurra barne nukleoa garatzen Liverpoolgo ikertzaile batzuen arabera.
Bihotza: Lurraren atalik gazteena

Zientzia Kaieran orritik hartua

Liverpoolgo Unibertsitate bateko ikertzaileek egindako lan baten arabera, Lurraren barne nukleoa duela milioi bat urte eta erdi hasi zen sortzen. Gainera, Lurraren eremu magnetikoak bere horretan jarraitu beharko luke beste milioi bat urtetan zehar.

Nature aldizkarian argitaratu dute ikerlana Liverpoolgo ikertzaileek eta adierazi dutenaren arabera, aipatutako barne nukleo horrek gutxienez milioi bat urte eta gehienez ere milioi bat urte eta erdi izango lituzke. Orain arte ez zegoen oso garbi, baina ikerketa honen ostean, esan daiteke Lurraren geruzarik gazteena dela.

Ondorio horretara iritsi ahal izateko, jatorria Aurre-kanbriar garaian duten arrokak aztertu dituzte, hau da, Lurra sortu eta bostehun milioi urte arteko tartea hartzen duten garaiko harriak. Arrokek adierazten dutenez, Lurraren eremu magnetikoa nabarmen indartu zen duela milioi bat urte eta erdi, ondorioz, ikertzaileek uste dute kanpo nukleoa hozten hasi zen eta Lurraren bihotza lehendabizikoz solidotu. 

Hemen duzue jatorrizko artikulua irakurgai: Bihotza da Lurraren atalik gazteena.