Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Bihar izango da #Txiotesia3 lehiaketa

Dokumentuaren akzioak

Bihar izango da #Txiotesia3 lehiaketa

2016/11/21 - unibertsitatea.net
Goizeko 9:00etatik 21:00etara bitartean idatzi beharko dira txioak eta txiolari ulergarrienak eta originalenak eramango dute saria.

Hirugarrenez egingo da bihar "txiokatu zure tesia 6 mezutan" lehiaketa. Helburua ikertzaile euskaldunek egiten duten lana jendarteratzea da. Lehiaketa Twitter bidez egingo da eta parte hartzaileek (2013/2016 urte bitartean tesia aurkeztu dutenek edota tesia orain egiten dabiltzan ikertzaileek) beraien tesia 6 txiotan azaltzea lortu behar dute.  goizeko 09.00-21.00ak bitartean idatzi behar dira txioak. Txioak aldi batean edo tarteka bideratu daitezke baina beti zehaztutako ordutegiaren barruan. Eta ez ahaztu:

  • Tesia 6 mezutan azaldu behar da eta beraz ez da kontuan hartuko 6 txio baino gutxiago edo gehiago erabili dituzten ikertzaileen parte hartzea.
  • Txio bakoitza zenbatu egin behar da: 1, 2, ... mezuaren aurretik jarrita.
  • Mezuaren amaieran derrigorrez jarri behar da #txiotesia3 traola.
  • Lehenengo mezuan tesiaren izenburua idatzi behar da.
  • Azken mezuak tesiaren emaitza, ondorioa edo hipotesia plazaratu behar du.
  • Tesiaren zati bati edo proiektu osoari buruz aritzeko aukera dago.
  • Testu osagarria edo dokumentu atxikiak ezin dira esteka bidez bideratu.
  • Aldiz, audioak, bideoak, irudiak edo bibliografia esteka bidez gehitu daitezke.

Sariak Txiolari ulergarrienarentzat (500€) eta txiolari originalenarentzat  (300€) izango dira.