Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Bihar hasiko dira unibertsitaterako hautaprobak

Dokumentuaren akzioak

Bihar hasiko dira unibertsitaterako hautaprobak

2010/06/08 - Unibertsitatea.net

Batxilergoko ikasleek ekainaren 9tik 11ra bitartean egingo dute unibertsitatera sartzeko hautaproba.

Hona hemen datu batzuk: 

                        EUSKARA       GAZTELERA       GUZTIRA

ARABA                   503                  551                 1.054

BIZKAIA               2.110              1.915                 4.025

GIPUZKOA            2.239                 730                 2.969

NAFARROA              502               1.742                2.244

GUZTIRA                 5.354              4.938               10.292


10.292 ikaslek egingo dute hautaproba eta % 52ak euskaraz egitea erabaki du.

Gainera aurten unibertsitatera sartzeko hautaprobak aldaketak izango ditu. Hauexek dira oso labur hautaproba berriaren xehetasunak:

Froga orokorra:

    • 5 ariketa izango ditu (iaz baino 2 gutxiago): Gaztelania eta literatura / Euskara eta Literatura / Filosofia edo Historia / Atzerriko Hizkuntza / 2. batxilergoko irakasgai bat.
    • 0tik 10era puntuatuko da eta gainditzeko 4 atera behar da gutxienez.

Froga espezifikoa:

    • Froga boluntarioa da.
    • 2. batxilergoko 3 irakasgai hautatu behar ditu ikasleak.
    • 0tik 10era puntuatuko dira eta gainditzeko 5 edo gehiago atera behar da.
    • Bi notarik onenak hartuko dira batez besterako kontutan.
    • Hauek aurrez unibertsitateak zehaztutako balioaren arabera haztatuko dira (0,1 edo 0,2).

Hautaprobako nota nola kalkulatuko da?

    • Batxilergoko nota haztatuaren %60a eta hautaprobako fase orokorrekoaren %40a kontuan hartuta ikasleak 5a eskuratu behar du gutxienez.
    • Nota honi fase espezifikoan lortutako nota gehituko zaio.

EAEko ikasleek UPV/EHUn egingo dute froga eta Nafarroakoak berriz UPNA/NUPn. UPV/EHUn hautaproba egingo duten 8.048 ikasletatik %89,4k erabaki du froga zehatza egitea eta UPNA/NUPn egingo duten 2.244 ikasleen % 86,68ak.