Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Bihar hasiko da XI. Nazioarteko Ontologia Kongresua

Dokumentuaren akzioak

Bihar hasiko da XI. Nazioarteko Ontologia Kongresua

2014/09/30 - Unibertsitatea.net
Urriaren 1etik 6ra ospatuko da Donostian eta Bartzelonan eta giza izaerari buruz arituko dira nazioarteko hainbat aditu. Inaugurazio ekitaldia Francisco J. Ayala biologoak hasiko du.

Bihar emango zaio hasiera XI. Nazioarteko Ontologia Biltzarrari. Biltzarraren ildo nagusia physis (antzinako galderak, hurbilketa garaikideak) izango da eta bertan giza izaerari buruz arituko dira nazioarteko adituak.

Chillida Leku Museoan egingo den biharko inaugurazio ekitaldia Francisco J. Ayala biologo ospetsuak hasiko du eta beste hauek ere parte hartuko dute "Giza Aberearen Agerpena" jardunaldian:

  • Francisco J. Ayala biologoa. Biologia ebolutiboan espezializatua (Kaliforniako Unibertsitatea, Irvine).
  • Jordi Agustí, ICREA institutuko irakasle ikertzailea eta paleontologoa IPHES institutuan.
  • Eudald Carbonell, Pleistozenoko aztarnategietako indusketetako zuzendarikidea Atapuercako mendilerroan.
  • Giovanni Boniolo, Logika eta Zientziaren Filosofiako katedraduna Padovako Unibertsitatean (Milan).
  • David Lordkipanidze, Georgiako Museo Nazionaleko zuzendaria.

 

XI. Nazioarteko Ontologia Biltzarra urriaren 1etik 6ra bitartean ospatuko da Donostian eta Bartzelonan. Urriaren 1ean Chillida Leku Museoan, urriaren 2tik 4ra San Telmo Museoan, eta urriaren 6an Bartzelonako CCCB-an.

(Iturria: UPV/EHU).