Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Bihar hasiko da bigarren IkerGazte kongresua
Erabiltzailearen akzioak

Bihar hasiko da bigarren IkerGazte kongresua

2017/05/09 - unibertsitatea.net
Jakintza alor desberdinetako 180 ikertzaile bilduko dira hiru egunetan Iruñean
Bihar hasiko da bigarren IkerGazte kongresua

Hego Euskal Herriko unibertsitateetako ordezkariak

UEU eta Nafarroako Unibertsitate Pulblikoaren (NUP) elkarlanaren ondorioz Iruñean izango da, bihar hasi eta maiatzaren 12ra bitartean, Ikertzaile euskaldunen bigarren IkerGazte kongresua. Guztira 180 ikertzailek eman dute izena eta horietatik 123 lagunek aurkeztuko dute euren lana NUPeko El Sario eraikinean.

Helburua ikertzaile gazteei ikusgarritasun handiagoa ematea da. Beti ere kontuan hartuta gaztea esaterakoan ibilbide zientifikoaz ari garela. Ikertzaileen arteko sareak ehuntzea eta euskarazko produkzio zientifikoa areagotzea ere baditu helburu. Horren islada da prestatutako egitaraua.

Egitarau orokorra

Asteazkena, maiatzak 10

08:30 Harrera mahaia irekiko da
09:00-09:30 Harrera ekitaldia
09:30-10:30 Hitzaldi orokorra: “A Journey into the World of Galaxies“. Laurence Tresse (Lyoneko astrofisika ikerketa zentroko zuzendaria).
10:30-11:00 Hitzaldi orokorra: “Katedralaren eraikuntza“. Jose Ramon Etxebarria (UPV/EHUko irakasle eta ikertzailea, UEUkidea).
11:00-11:30 Kafea
11:30-13:30 Aurkezpenak / Posterrak
13:30-15:00 Bazkaria
15:00-18:00 Tailerrak / Mahai ingurua

  • (T) Informazioaren irudikapena. Nondik hasi?
  • (T) Komunikazioa errazteko tresnak
  • (T) Euskaraz hobeto idazteko tailerra
  • (MH) Ikerketa eta politika. Politika eta Ikerketa.

18:30-20:00 Saio Osagarriak

Osteguna, maiatzak 11

09:00-10:00 Hitzaldi orokorra:“Bizitza eta karrera ikerkuntzan: Nire esperientzia” Arkaitz Carracedo (CIC BioGUNEko Onkologia Molekularra ikerketa taldeko burua)
10:00-11:00 Aurkezpenak / Posterrak
11:00-11:30 Kafea
11:30-13:30 Aurkezpenak / Posterrak
13:30-15:00 Bazkaria
15:00-18:00 Tailerrak

  • (T) Ikerketatik irakaskuntzara: gaitasun digitala giltzarri
  • (T) Bibliografiaren kudeaketa Zotero erabiliz
  • (T) Ingurune digitalaren inguruko ikerketak diziplina aniztasunaren ikuspegitik: sarea egiten
  • (MH) Euskarazko aldizkarien etorkizuna

21:00 Afari berezia eta saio osagarria

Ostirala, maiatzak 12

10:00-11:00 Hitzaldi orokorra. Elin Haf Gruffydd Jones. Aberystwyth unibertsitateko irakasle eta ikertzailea.
11:00-11:30 Kafea
11:30-13:30 Aurkezpenak / Posterrak
13:30-14:30 Bukaerako saioa eta sarien banaketa

 

Zer suposatzen du IkerGaztek unibertsitateentzat?

 

Hego Euskal Herriko unibertsitate guztietako ordezkariak izan ziren kongresuaren aurkezpenean eta euren hitzak jaso ditugu.

Jose Ramon Vitoria Mondragon Unibertsitateko HUHEZi fakultateko ikerketa zuzendaria

Patxi Salaberri NUPeko katedraduna eta kongresuko arduraduna

Jon Zarate Sesma UPV/EHUko Ikerketa errektoreordea 

Elixabete Perez Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutuko zuzendaria

Rafael Aldabe. Nafarroako Unibertsitateko irakasle, ikertzaile eta IkerGazteko Batzorde Zientifikoko kidea

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari