Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Bigarren Hezkuntzako ikasleak eta nazioarteko puntako zientzialariak aurrez-aurre Bilbon

Dokumentuaren akzioak

Bigarren Hezkuntzako ikasleak eta nazioarteko puntako zientzialariak aurrez-aurre Bilbon

2012/12/11 - Unibertsitatea.net
"top@dipc zientziarekin solasean!" ikasleen eta nazioarte mailako puntako ikerlarien arteko bilgunea da. Abenduaren 18an ospatuko da baina bertaratzerik ez duenak streaming bidez jarraitzeko aukera ere izango du.

DIPC-ek (Donostia International Physics Center), top@DIPC Zientziarekin Solasean! topaketaren edizio berri bat antolatu du.

Topaketen helburua da gazteen artean zientzia eta teknologiarekiko grina piztea eta horretarako nazioarte mailako puntako ikerlariak eta bigarren hezkuntzako ikasleak aurrez-aurre jarduteko aukera izango dute. Hauen arteko moderazio lanak DIPCko presidenteak egingo ditu, Pedro Miguel Etxenikek.

Abenduaren 18an ospatuko da UPV/EHUko Bizkaia Aretoan eta aurtengo gonbidatuak biomedikuntzaren esparruko hiru ikerlari ospetsu dira:

 

Saioa streaming bidez jarraitzeko aukera egongo da top@dipc zientziarekin solasean! gunean.