Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Bideo bidezko publizitatea da interneten emaitzarik onenak ematen dituena

Dokumentuaren akzioak

Bideo bidezko publizitatea da interneten emaitzarik onenak ematen dituena

2007/09/19 - Unibertsitatea.net
Iragarkia bideoaren lehen hamar segundoetan sartzea komeni dela ondorioztatu dute ikerketan.
DoubleClick (Google) eta Tomorrow Focus-ek egindako ikerketaren arabera, interneten publizitatea egiteko dagoen eta modurik eraginkorrena bideo bidezko publizitatea da.

Erabiltzaileek, ikerketaren arabera, bideo bidezko fikziozko kanpaina batean iragarritako marka gehiago gogoratzen dute flash bidezko kanpaina batean iragarritakoa baino. Aldea askoz nabariagoa da publizitate estatikoarekin alderatuz gero, mugimenduak gizakiaren begia erakartzen baitu besteak beste.

Ikerketarekin lotutako informazio gehiago hemen duzu.