Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Bidasoako XII. Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa, azaroaren 27-tik aurrera

Dokumentuaren akzioak

Bidasoako XII. Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa, azaroaren 27-tik aurrera

2012/11/26 - Unibertsitatea.net
Zinemaldi honetan, aurreko edizioetan bezala, aro historikoei buruzko atalak mantenduko dira, hala nola Paleolitikoa, Egipto, Antzinatea, Erdi Aroa eta Erdi Aro ondokoari eskainiak, beste kontinenteetako kulturetako adierazpenekin osotuz.

Antolatzaileen esanetan Zinemaldiaren XII. edizio honek oztopo asko gainditu behar izan dituen arren, azkenean aurrera ateratzea lortu dute, tamalez, emanaldi-egun bat gutxiagorekin.

Edozelan ere eskaintzaren kalitateari eutsi diote eta horren adierazle Roveretoko (Italia) eta Icronoseko (Bordele) zinemaldietako film irabazleak ere FICABen lehiatzera datozela iragarri dute. Produkzio hauen bidez gai ugari ezagutzeko parada izango du ikusleak:

  • Europako gure arbasoak; 2.000 urte baino gehiagoko antzinatasuna duen historiako lehendabiziko ordenagailua
  • Galiarren gerra ohiturak
  • Ikerketa arkeologikoaren inguruko azken joerak eta honi lotuta, ikusiko dugu ikerketa hori ez dela, inola ere, ikerkuntza historikora mugatzen, eta dagoeneko berrikuntzaren eta merkataritzarako produktuak sortzeko fasean sartua dela.
  • Kobazuloak, Elx-eko Dama,...

Azkenik, euskaldunek Ipar Ameriketan utzitako aztarna arkeologiko baten kasu bereziaren berri izango dugu "Aizkoraren Madarikazioa" filmaren eskutik.

Egitarau oparoa aurkeztu dute Oiasso Museoko antolatzaileek.