Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Bi mila urteko altxorra

Dokumentuaren akzioak

Bi mila urteko altxorra

2015/06/15 - Unibertsitatea.net
Australiako ikertzaile batzuek duela bi mila urteko perla natural bat aurkitu dute.
Bi mila urteko altxorra

Aurkitutako perla naturalaren irudia. (Argazkia: University of Wollongong), Zientzia Kaiera-tik hartua

Australian aurkitu du altxorra ikertzaile talde batek, Kimberley erregioaren kostaldeko aztarnetegi batean hain zuzen. Pieza bere horretan atera ahal izateko, teknika berritzaileak erabili behar izan dituzte, hondatu gabe ateratzea lortu zuten.

Australiako jarduera ekonomiko garrantzitsuenetako bat izan da beti perlen hazkuntza eta industria. Hori dela eta, eta aurkitutako altxorra perfektuegia zelako baita ere, kasualitatea zela uste zen hasieran. Datazio teknika ugari erabili ostean, ordea, naturak berez egindako pieza bat dela frogatu da eta ez gizakiak egindakoa.

Lurrazaletik 70 zentimetrotara zegoen perla eta lehenik eta behin hura inguratzen zuen geruza datatu behar izan zuten. Geruza horrek, bi milio urte zituela ondorioztatu zen, baina ez zegoen guztiz egiaztatuta perla geruzaren garaikidea zenik.

Hona hemen artikulu osoa irakurgai: Bi mila urte dituen altxorra.