Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Bertsozientziaren 4. edizioa antolatuko da maiatzean
Erabiltzailearen akzioak

Bertsozientziaren 4. edizioa antolatuko da maiatzean

2018/04/27 - Unibertsitatea.net
Hiru emanaldi antolatu dituzte Zarautzen, Bergaran eta Ordizian. Bi bertsolari eta hiru zientzialari batuko dituzte emanaldi bakoitzean eta Anjel Alkainek gidatuko ditu.

Bertsozientzia ikuskizunaren 4. edizioa egingo da maiatzean. "Jakinduriek Mundue Erreko Dau" lelopean, hiru saio antolatu dituzte, Zarautzen, Bergaran eta Ordizian.

Zientziaren eta bertsolaritzaren munduak batzea du helburu ekimenak eta hiru zientzialari eta bi bertsolari batuko dituzte emanaldi bakoitzean. Saioetan, 10 minutuko hitzaldi zientifikoak eskainiko dira eta gero zientzialariaren hipotesiak batuko dituen bertsoa inprobisatu beharko dute bertsolariek.

Anjel Alkain aktore eta umoristak gidatuko ditu hiru emanaldiak eta sarrera librea izango da (lekua bete arte).

Egitaraua:

Maiatzak 15. Zarautzen 19:30etan (Antoniano Aretoa):

  • Bertsolariak
    • Maialen Lujanbio: Arte Ederretan lizentziatua, bertsolaria eta gidoilaria.
    • Aitor Sarriegi: Informatika-ingeniaria, bertsolaria eta matematika-irakaslea.


Maiatzak 17. Bergaran 19:00etan (Seminarixoa):

  • Bertsolariak:
  • Ikertzaileak eta zientzialariak:


Maiatzak 25. Ordizian 19:00etan (Herri Antzokia):

  • Bertsolariak:
    • Unai Iturriaga: Bertsolaria, gidoilaria eta idazlea.
    • Alaia Martin: Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua, bertsolaria eta gidoilaria.
  • Ikertzaileak eta zientzialariak:
    • Gorka Azkune: Konputazio Zientzietan doktorea eta Deustuko Unibertsitateko ikertzailea.
    • Olatz Pérez de Viñaspre: Informatika-ingeniaria eta UPV/EHUko Informatika Fakultateko IXA taldeko ikertzailea.
    • Aitor Gastañares: CAF enpresako Ikerketa Saileko ingeniaria.

 

Iturria: Zientzia Kaiera

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari