Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Bertsolaritzari buruzko doktorego-tesia egiteko deialdia ireki da

Dokumentuaren akzioak

Bertsolaritzari buruzko doktorego-tesia egiteko deialdia ireki da

2014/06/13 - Unibertsitatea.net
Mintzola Fundazioak, Mikel Laboa Katedrak eta UPV/EHUko Euskara Arloko Errektoreordeak bertsolaritzaren inguruko ikerketa zientifikoa bultzatuko duen bigarren edizioa aurkeztu dute Villabonako Subijana Etxean.
Bertsolaritzari buruzko doktorego-tesia egiteko deialdia ireki da

Bigarren deialdiaren prentsaurrekoa Villabonan. Irudia: Mintzola

Bigarren urtez, bertsolaritzaren inguruko tesia egiteko deialdia zabaldu dute.  Arlo honetan ikerketa bultzatzea helburu duen ekimenak, doktorego aurreko urtebeteko kontratua eskainiko du, hiru urtez luzatu ahal izango dena.

Bertsozale Elkarteak bultzatuta, 2011 eta 2012 urteetan bertsolaritzaren inguruko 100 bertsozale, aditu eta eragile baino gehiago elkarrizketatu ziren Ikerketa Ekintza Parte Hartzailea metodoaren bidez. Bertatik, bertsolaritzaren ikerlerroak eta ikergai lehenetsiak atera ziren, Mintzola Fundazioaren atarian ikusgai daudenak. Hala ere, doktoregaiak aukeratuko du zein adar aztertu nahi duen.

Aurtengo deialdia bigarren edizioa izango da. Iazkoan, Miren Artetxe hendaiarrak lortu zuen eta egun, honako ikerketa burutzen ari da: "Bertsolaritzaren transmisioa eta euskararen gune sinbolikoaren sendotzea. Ipar Euskal Herriko gazteen hizkuntz identitate eta portaerak".

  • Eskariak aurkezteko epea:  irailaren 12ra arte
  • Hautatuaren izena eta ordezkoen zerrenda: irailak 30

 

Xehetasun gehiago: UPV/EHUren Mikel Laboa Katedraren atarian

(Iturria: bertsoa.com)