Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Bertsolaritzaren liburutegia sarean jarri du Xenpelar Dokumentazio Zentroak
Erabiltzailearen akzioak

Bertsolaritzaren liburutegia sarean jarri du Xenpelar Dokumentazio Zentroak

2017/01/26 - unibertsitatea.net
1991tik hona bertsolaritzaren, ahozkotasunaren edota munduko kantu inprobisazioaren inguruan idatzitakoak biltzen ditu liburutegiak. Ikerketak laguntzeko asmoz, datu-base akademikoetan gai honi buruz dauden artikulu eta liburuen erreferentzia bibliografikoak ere jaso dira
Bertsolaritzaren liburutegia sarean jarri du Xenpelar Dokumentazio Zentroak

Xenpelar Dokumentazio Zentroak garatutako liburutegia. XDZ

Xenpelar Dokumentazio Zentroak, 1991tik hona bertsolaritzari buruz argitaratutako liburu eta aldizkariak bildu ditu eta baita ahozkotasunaren eta munduko kantu inprobisazioaren ingurukoak ere. Liburutegian jasotako ikerketa eta bestelako lanak edozeinen eskura daude dokumentazio zentroan bertan, baina orain arte interneten ez dira ikusgai egon. Oraindik aurrera liburutegiaren katalogoa Bertsolaritzaren Datu-Basean txertatuta egongo da. 

Bertsolaritzari buruz idatzitako 548 liburu eta artikulu interneten bertan irakurtzeko eran daude eta gainerakoak, paperezkoak, dokumentazio zentroan kontsulta daitezke. 

Munduko kantu inprobisatuen inguruko argitalpenak biltzeko ahalegina ere egin da. Hori bai, euren esanetan "munduan zehar bidaiatu duten bertsozaleen laguntza ezinbestekoa izan da liburutegian eskaintzen diren hainbat herrialdetako kantu inprobisatuei buruzko liburuak eskaini ahal izateko". Guztira, ia 6.600 lanei buruzko datuak eskaintzen dira.

Bertsolaritza eta kantu inprobisatuei buruzko ikerketak laguntzeko asmoz, datu-base akademikoetan gai honi buruz dauden artikulu eta liburuen erreferentzia bibliografikoak ere jaso dira. 900 argitalpenen berri bildu ahal izan da, eta etorkizunean bilketa honekin jarraituko du Xenpelarrek, "Kulturartea Mapa egitasmoa aberastuaz eta bertsolaritza munduan kokatzeko ahalegina eginez".

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari