Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Bertsolaritza neurozientzia kognitiboaretzat lagungarri?

Dokumentuaren akzioak

Bertsolaritza neurozientzia kognitiboaretzat lagungarri?

2012/01/27 - Unibertsitatea.net
Donostiako Kognizioaren, Burmuinaren eta Hizkuntzaren nazioarteko ikerketa zentroak (BCBL), Euskal Herriko Bertsozale Elkartearekin elkarlanean, bertsolarien burmuinak ikertzen dihardu.

BCBL ikerketa zentroak bertsolarien gaitasun mentalaren azterketa zientifikoa egin nahi du. Helburua bertsolariek informazioa beraien burmuinetan nola antolatzen duten ikusten da, hau da, bertsolariek bertsoak sortzeko zein mekanismo erabiltzen dituzten ikustea, eta bertsolari ez direnekin alderatzea, zerbait berezirik dagoen ikusteko.

Horretarako, urrian hasitako ikerketan hiru jende multzo aztertuko dituzte, batetik, bertsolari profesionalak, bestetik, bertso eskoletako jendea eta azkenik, bertsolaritzarekin harremanik ez dutenak.

Hainbat frogaren ondoren, ikerketaren lehen emaitzak urte bukaerarako izatea espero dute.

Asier Altunaren Bertsolari filmean ere aipatzen da gaia, hemen lotutako bideo interesgarria