Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Bertsolaritza eta zientzia uztartzen

Dokumentuaren akzioak

Bertsolaritza eta zientzia uztartzen

2015/09/25 - Unibertsitatea.net
Bihar, irailak 26, bertsolaritza eta zientzia uztartzen dituen ekitaldi bat izango da Bilboko Bizkaia aretoan. 18:00etan izango da, "Jakinduriek mundue erreko dau" izenpean.

"Jakinduriek mundue erreko dau" du izena bertsolaritza eta zientzia mundua uztartuko dituen ekitaldiak. Bihar izango da Bilboko Bizkaia Aretoan -Abandoibarra 3- eta bost zientzialarik eta hiru bertsolarik osatutako talde bat arituko da gai ezberdinen inguruan mintzatzen.

Hitzaldi laburrak ematea izango da helburua, hamar bat minututakoak eta  argia, astronomiaren egoera, adimen artifiziala edota gure hizkuntzan bereizgarria den ergatiboa izango dira gaiak. Kike Amonarrizen laguntza izango dute bertsolariek gaiak deskodetu eta errima eta doinua txertatzeko.

Jon Mattin Matxain UPV/EHUko irakasle eta ikertzailea, Naiara Barrado eta Itziar Garate UPV/EHUko Zientzia Planetarioen taldeko ikertzaileak, Gorka Azkune Deustuko Unibertsitateko ikertzaile eta irakaslea eta Itziar Laka hizkuntzalaria eta UPV/EHUko ikertzaile eta irakaslea izango dira zientzialariak. Bertsolariak, ordea,  Miren AmurizaAmets Arzallus eta Andoni Egaña izango dira.

Sarrera doan izango da. Honatx informazio gehiago: Jakinduriek mundue erreko dau.