Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Bertako basoek pinu-landaketen azpian berreskuratzeko duten gaitasuna aztertu dute

Dokumentuaren akzioak

Bertako basoek pinu-landaketen azpian berreskuratzeko duten gaitasuna aztertu dute

2013/12/10 - Unibertsitatea.net
Ikerketaren arabera gaur egungo pinu-landaketek baldintza egokiak eskaintzen dituzte azpian bertako basoa garatzeko.
Bertako basoek pinu-landaketen azpian berreskuratzeko duten gaitasuna aztertu dute

Irudia: UPV/EHU

UPV/EHUko Paisaia, Biodibertsitatea eta Ekosistemen Zerbitzuko taldeak bertako basoak pinu-landaketen azpian berreskuratzeko duen gaitasuna ikertu du.

Basogintzak bizi duen krisiak eraginda, pinu-landaketa zahar asko dago Bizkaian eta horrek "segida ekologikoa" deritzon prozesua ingurune horietan aztertzeko aukera eman du.

Izan ere, pinu-landaketen azkeneko urteetan, ez da ez garbiketarik, ez bakanketarik, ez inausketarik egin, eta honek, inguruko basoetatik iritsitako haziek aurrera egitea ahalbidetu du. Emaitzek pinuek eskaintzen dituzten baldintzetara hobekien moldatzen direnak bertako zuhaitzak eta iratzeak direla erakutsi dute.

Beraz, gune batzuetan segida ekologikoa pinu-landaketatik bertako basora iristeko modua dela diote ikertzaileek.

Jarraitu irakurtzen UPV/EHUren gunean.