Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Berrikuntza kausarekin: gizarte- eta ekonomia-eredu berrietarantz" mintegia antolatu du Innobasquek

Dokumentuaren akzioak

"Berrikuntza kausarekin: gizarte- eta ekonomia-eredu berrietarantz" mintegia antolatu du Innobasquek

2012/02/24 - Unibertsitatea.net
Innobasque berrikuntzaren euskal agentziak laugarren sektorearen nazioarteko mintegia antolatu du otsailaren 28rako Gasteizen, "Berrikuntza kausarekin: gizarte- eta ekonomia-eredu berrietarantz" izenburupean.

Mintegia Gasteizko Europa jauregian izango da goizeko 9:30etatik aurrera, honako programarekin:

  • Inaugurazio-hitzaldia: Antonio Vives, EESean erreferentzia duen nazioarteko aditua
  • “Laugarren Sektorea EAEn” Innobasqueren azterlanaren aurkezpena,  3 euskal unibertsitateetako ikerlari-talde batek landua
  • Laugarren Sektoreko Euskal praktika onak
  • Innobasqueko Laugarren Sektoreko Partzuergoa eratzea
  • Innobasqueko Laugarren Sektoreko  Dinamikaren 4 ardatzak: Gizarte Ekintzailetza, EES, Negozio sarkariak Piramidearen Oinarrian, Gizarte Finantzak

Hauen parte-hartzearekin: Luis Berruete, Ugo Biggeri, Ignacio Eguizabal, Txema Franco, Josetxu González, Jon Mancisidor, Cristina Monge, Jesús Murga, Romain Slitine eta Josu Ugarte.

Informazio gehiago eta izen-ematea 4thsector@innobasque.com