Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Beldurrezko Zinemaren Asteko epaimahai izan nahi duzu?

Dokumentuaren akzioak

Beldurrezko Zinemaren Asteko epaimahai izan nahi duzu?

2008/10/09 - Unibertsitatea.net

Urriaren 31tik azaroaren 8ra bitartean XIX. Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea ospatuko da eta aurten ere Gazte Epaimahaia osatzeko gonbita luzatu dute antolatzaileek.

Epaimahaikide izateko eskaera Donostiako Udaletxeko Gazteria Sailera bideratu beharra dago urriaren 27a baino lehen eta 18 eta 30 urte bitarteko gazteek parte hartu dezakete.

Duela urte pare bat sortu zen Gazte Epaimahaia 14 kiderekin eta aurten 150 kideko epaimahaiak 19 film laburretatik onena aukeratzeko ardura izango du.