Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Behiaren haragia osasungarriagoa izateko ikerketa bat aurkeztu dute Nafarroako Unibertsitate Publikoan

Dokumentuaren akzioak

Behiaren haragia osasungarriagoa izateko ikerketa bat aurkeztu dute Nafarroako Unibertsitate Publikoan

2015/03/23 - Unibertsitatea.net
Inmaculada Gómez Bastidak behi-aziendaren haragia osasungarriagoa izateko ikerketa bat burutu du. Orain gutxi irakurri du NUPen horren inguruko doktoretza-tesia.

Inmaculada Gómezek Nafarroako Unibertsitate Publikoan irakurritako doktore-tesiaren arabera, txekorrek dieta liho haziekin aberasteak animalia horien gantz-azido aseak gutxiagotzen ditu eta beren nutrizio kalitatea hobetu. Beraz, behi-aziendaren haragia kontsumorako osasungarriagoa izan dadin, aldaketak eman behar dira hauen elikaduran.

Liho haziak eta azido linoleiko konjugatuak dituen elikagaiak erabilita, behi-aziendaren gantza aldatzea lortu da. Modu horretan, omega 3 eta osasungarritzat hartzen diren CLA gantz-azidoak gehitzen zaizkiela frogatu da, baita gaixotasun kardiobaskularrekin zerikusia duten gantzak gutxiagotzea ere.

Ikerketa egiteko lau dieta aberasturekin elikatu zituzten arraza bereko 48 txekor ar. Hauek hil ostean, laginak hartu eta ohartu ziren gantz-azido aseak gutxiagotzea eta omega 3 eta CLA azidoak gehitzea lortu zutela, horrekin batera haragiaren nutrizio kalitatea hobetuaz.

Hemen duzue albistea osorik: Txekorren dieta liho haziekin aberasteak animalia horien gantz-azido aseak gutxiagotzen ditu eta beren nutrizio kalitatea hobetzen du.