Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Behatoki irrati-astronomikoa NUPen Arrosadiko campusean
Erabiltzailearen akzioak

Behatoki irrati-astronomikoa NUPen Arrosadiko campusean

2016/09/19 - unibertsitatea.net
Ekimen honen helburua gorputz zerutiarrek jaulkitako irrati-uhinak atzeman ahal izatea da, irrati-teleskopio baten bidez aztertzeko
Behatoki irrati-astronomikoa NUPen Arrosadiko campusean

Ikertzaileak beste behatoki batera bisitan. NUP

Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikertzaileek Iruñeko Arrosadiako campusean behatoki irrati-astronomiko bat eraiki eta martxan jartzeko proiektua dute abian, irrati-teleskopioa oinarria hartuta. Tresna honek  gorputz zerutiarrek jaulkitako irrati-uhinak atzemateko eta aztertzeko balio du.

Irailaren 16an aurkeztu zuten ekimena Iruñeako Planetarioan, Espainiar Estatuko XXII. Astronomia Biltzarra-ren barruan. 

Astroek eta izarrarteko materiak igortzen duten erradiazio elektromagnetikoa (izpi infragorriena baino uhin-luzera handiagoko erradiazio mugatua) detektatu, neurtu eta interpretatzeaz arduratzen den astronomiaren adarra da irrati-astronomia eta irrati-teleskopioa da oinarrizko tresna. Astronomia optikoan ez bezala, behaketak berdin egin daitezke egunez nahiz gauez eta atmosferako hodeiek ez dute behaketa oztopatzen.

Astronomiaren adar honi esker, posible da bestela astronomia optikoarekin atzematen ezin diren gorputzak eta egoerak ikustea eta atzematea: adibidez, meteoroak atzematea, galaxien irudiak lortzea, Jupiterren inguruko eztandak entzutea, eguzki-fenomenoak edo aurora boreal batek sortzen duen soinua entzutea.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari