Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Be in Gipuzkoa" aurkeztu du Gipuzkoa Berritzen Innobasquek
Erabiltzailearen akzioak

"Be in Gipuzkoa" aurkeztu du Gipuzkoa Berritzen Innobasquek

2010/09/29 - Unibertsitatea.net
Gipuzkoa Berritzen – Innobasquek, gaur, “Be in Gipuzkoa” liburua aurkeztu duGipuzkoako Foru Aldundian; Gipuzkoako historiaren, bertako erakunde eta jendearen ikuspegi berritzailea eskaintzen du argitalpenak, Ekaingo haitzulotik hasita gaur egunera arte.

Lurraldearen berrikuntza-tradizioa jendartean zabaltzeko helburuarekin, Gipuzkoa Berritzen- Innobasque-ek "Be in Gipuzkoa" liburua argitaratu du, iraganeko, oraingo eta etorkizuneko gertaera gogoangarriak jasotzen dituena, Gipuzkoa berrikuntzaren buru-buruan jartzen duena. Argitalpen honek kontatzen duen historia Ekaingo haitzuloetan hasten da, eta XXI. mendetik haratago doa.

 

Liburuak mugarri eraldatzaileak jasotzen ditu, berrikuntzaren ardatz hori gauzatzen lagundu dutenak: Ekaingo haitzuloa, Santiago bideak bultzaturiko konexioak,Loiolako Inazioren ikuspegi globala, itsasoak sorturiko aukerak, balea-arrantzaren negozioa, itsas aurkikuntzak, Juan Sebastian Elkano, Amerika… Gaur egungora iritsita, hemen MCC edo Donostiako Teknologia Parkea agertzen dira, eta Pedro Miguel Etxenike edo Juan Mª Arzak bezalako pertsonak.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari