Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian BCBLn izango da Europako Psikologia Kognitiboko Elkartearen aurtengo Udako Eskola
Erabiltzailearen akzioak

BCBLn izango da Europako Psikologia Kognitiboko Elkartearen aurtengo Udako Eskola

2014/06/23 - Unibertsitatea.net
Basque Center on Cognition Brain and Languagek (BCBL) hainbat gazte ikertzaile bilduko ditu Donostian uztailaren 14tik 19ra.
BCBLn izango da Europako Psikologia Kognitiboko Elkartearen aurtengo Udako Eskola

Irudia: BCBL


Escop-en, Europako Psikologia Kognitiboko Elkartearen aurtengo Udako Eskola, BCBL (Basque Center on Cognition Brain and Language) neurozientzien euskal ikerketa zentroan izango da. Elkarte horretako kideentzat eta orokorrean, gazte zientzialarientzat zuzendutako eskola da Escopek antolatu duena. Escop, psikologia kognitiboa ikertzen duen Europako erakunde akademiko nagusia da.

Udako Eskola honetako ikasleek, neurozientzian adituak diren zientzialariek eskainiko dituzten eskoletaz eta hitzaldietaz gozatuko dute. Edukiei dagokionez, lengoaiaren, elebiduntzaren eta irakurketaren jabetze-prozesuaren inguruko azterketen analisira bideratuko dira. Gainera, bertan eskainiko diren edukien programa akademikoak, BCBLko, Oxfordeko Unibertsitateko eta Medical College of Wisconsineko ikerlariek diseinaturikoak dira. Besteak beste, Jon Andoni Duñabeitia, Blair Armstrong eta Cesar Caballero zientzialariek emango dituzte eskolak.

Saioek bost egun iraungo dituzte eta BCBLren egoitzan eta Gipuzkoako Parke Teknologikoan, Donostian, izango dira uztailaren 14tik 19ra bitartean.

(Iturria: Euskadi Innova)

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari