Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian BBC kazetaritzako izarren bila dabil

Dokumentuaren akzioak

BBC kazetaritzako izarren bila dabil

2014/02/07 - Unibertsitatea.net
Goi-mailako formakuntza jasotzeaz gain, Erresuma Batuko kazeta-gertakizunetan egingo dute lan hautatuek.
BBC kazetaritzako izarren bila dabil

Irudia: BBC

Kazetari "bikainak" hautatu nahian dabil Erresuma Batuko BBC komunikabide publikoa. Journalism Trainee Scheme formakuntza programaren baitan, bekadunak aukeratzeko prozesua ireki du. Otsailaren 10era arte aurkez daitezke hautagaitzak.

Goi-mailako formakuntza jasoko dute hautatuek multimedia kazetari izateko, hau da, telebistarako, irratirako eta webgunerako edukiak aldi berean sortzeko beharrezko azalpenak jasoko dituzte. Ikasitako hori, ostean, Erresuma Batuko informazio-gertakizunetan jarriko dute praktikan albisteak erredaktatuz, irratiko buletinetan parte hartuz edota telebistarako bideoak eta zuzenekoak eginez.

BBCren arabera, hautagaitzak aurkezten dituztenek "egiazko" interesa izan behar dute aktualitateko edo kiroletako gertakizunetan. Hori gutxi ez eta, sormena ere eskatzen die "ekoizpen originalak" egiteko.

Lan baldintzei dagokienez, berriz, "behar baino ordu gehiago" lan egiteko prest egon behar du hautagaiak, baita gauez edo asteburuetan ere. Era horretan, Erresuma Batuaren "aniztasunaren ispilu" izan daitezkeen kazetariak formatu nahi ditu BBCk.

(Iturria: BBC)