Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Basque Culinary Center irakasle eta aditu bila dabil

Dokumentuaren akzioak

Basque Culinary Center irakasle eta aditu bila dabil

2013/05/27 - Unibertsitatea.net
Mondragon Unibertsitatearen Donostiako Gastronomia Zientzien Fakultateak irakasleak eta adituak lortzeko deialdia egin du.

Mondragon Unibertsitatearen Donostiako Gastronomia Zientzien Fakultateak ondorengo profiletako irakasleak kontratatzeko deialdia egin du:

  • Produkzio sistemako eta sukaldaritza prestaketako irakaslea.
  • Sukaldaritza berrikuntzako irakaslea.
  • Gela eta zerbitzu irakaslea.
  • Proiektuetako coach eta irakaslea.


Honez gain, prestakuntza eta berrikuntza proiektu desberdinak garatzeko sektorean ezagutza eta esperientzia zabala duten profesionalak ere aurkitzen ari dira. Ondorengo esparruetako adituak dira zehazki bilatu nahi dituztenak:

  • Janariaren historian adituak.
  • Industria prozesuko adituak.
  • Okindegi-gozogintzan esperientzia duen profesionala.
  • Jatetxeetan sommelier bezala esperientzia duen profesionala.


Curriculumak jobs@bculinary.com helbide elektronikora bidali behar dira. Hala ere, deialdi ofiziala Basque Culinary Center-en gunean aurkituko duzu.