Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Basque Culinary Centerrek hegazti-sektorean ikerkuntza eta berrikuntza bultzatuko du

Dokumentuaren akzioak

Basque Culinary Centerrek hegazti-sektorean ikerkuntza eta berrikuntza bultzatuko du

2011/12/22 - Unibertsitatea.net
Basque Culinary Centerrek eta Gorrotxategi hegazti-haztegiak hitzarmena sinatu dute hegazti-sektorean ikerkuntza eta berrikuntza bultzatzeko. Hitzarmenaren bidez, hegazti-sektorearen eta gastronomiaren artean sinergiak sortzeko konpromisoa hartu dute bi aldeek.

Aliantza estrategiko bat sinatuta, Gorrotxategi arrautza-ekoizlea Basque Culinary Center proiektuari atxiki zaio. Hitzarmenaren bidez, hegazti-sektorearen eta gastronomiaren artean sinergiak sortzeko konpromisoa hartu dute bi aldeek.

Basque Culinary Center Fundazioaren oinarrietako bat da goi-sukaldaritzako profesionalen artean eta zuzenean edo zeharka gastronomiari lotuta dauden enpresa-sektoreen artean ikerkuntza eta jakintza-transferentzia sustatzea. Hori lortzeko, baina, funtsezkoa da proiektuari aliatu berriak atxikitzea.

Gorrotxategi arrautza-ekoizlea Basque Culinary Centerren proiektuari atxiki zaio sinatutako hitzarmenarekin. Honekin, hegazti-mundua gehitu diote proiektuari eta bost urterako lankidetza hitzartu dute. Ikerketaz gain, prestakuntza-programetan ere lankidetzan arituko dira, batez ere hegazti-mundua eta mundu horrek gastronomiarekin duen lotura hedatzeko helburu dutenetan.