Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Basoen eta basogintzaren inguruko hausnarketa gunea antolatu da larunbaterako
Erabiltzailearen akzioak

Basoen eta basogintzaren inguruko hausnarketa gunea antolatu da larunbaterako

2015/01/28 - Unibertsitatea.net
UEUko egoitza akademikoan ospatuko da urtarrilaren 31an goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:00ak bitartean

“Basoak, ikuspegia uztartuz” du izena larunbat honetarako UEUk eta UPV/EHUk “Agroekologia: trantsizioarako gure bideak lantzen” graduondokoaren harira antolatutako mahai inguruak. Basoen eta basogintzaren inguruan hausnartzea du helburu eta Eibarren ospatuko da, Markeskoa Jauretxean.

Bertan, azken hamarkadetan basoetan aurrera eramandako kudeaketaz, onartutako politika, plangintza eta horien ondorioez, eta besteak beste, gaur egun ezarrita daudenen aurrean hartu daitezkeen erabaki aldernatiboez hausnartzeko gunea izango da. Aipatutako gai hauek abiapuntutzat hartu eta eztabaida eta erreflexiorako espazio bat irekitzea da helburua.

Basoek gure egunerokoan ukitzen dituzten arloak kontutan hartuta (ingurumena, hidrologia, ekonomia, kultura, paisaia...) gure lurraldeko politikek sortutako onura eta inpaktuak aztertu eta, bide batez, azken urteetan martxan jarri diren alternatibak ezagutzeko aukera paregabea izango da.

Parte hartzaileak, Iñaki Vigiola -EHNE-Bizkaia-, Roke Akizu -Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendi eta Natura Inguruneko zuzendaria-, Iñaki Antiguedad -Hidrologoa, UPV/EHU, UEU-, Ramon Ajuria -Aramaioko alkatea- eta Iñaki Aizpuru -IHOBE, UEU- izango dira, eta moderatzailea, ordea, Joseba Arbaiza geografoa -UEU-.

Hori guztia interesekoa baduzu, larunbat honetan Markeskoa Jauretxera hurbiltzeko gonbitea luzatzen dizugu, sarrera librea izango da. Informazio gehiagorako idatzi Ainhoa Lataturi: a.latatu@ueu.eus .

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari