Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Basharat Khan zinegile eta argazkilariak EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean mintegia eskainiko du gaur

Dokumentuaren akzioak

Basharat Khan zinegile eta argazkilariak EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean mintegia eskainiko du gaur

2012/03/05 - Unibertsitatea.net
Gaur astelehena, Basharat Khan bideo sortzaileak mintegia eskainiko du arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara, EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko MM7 ordenagailu gelan, Leioan. Bertan, Eskoziako profesional ezagunak sormenezko bideogintza nola egin erakutsiko du, baita hezkuntza-bideoak ere, argazkiak barne.

Basharat Khan zinegile eta argazkilariak izen handia lortu du bideo produkzio eta argazkigintza munduan bere lan berritzaileagatik. Bere lan berrienen artean "Mirando a través de cero" izena du (Zerotik barrena begira), argazkilaritza estenopeikoa erabiliz (ia ekiporik gabe egiten dena) Eskoziako maitagarrien txokoak jasotzen dituena.

Era berean, Khan Bash Creative Art enpresako zuzendaria da, arlo kreatibo eta korporatiboei bideo eta argazkilaritza zerbitzuak eskaintzen dituena.

Gaurko hitzaldian berak erabiltzen dituen teknikak azalduko ditu.