Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak hainbat material kendu beharko du campus birtualetik epai batek behartuta
Erabiltzailearen akzioak

Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak hainbat material kendu beharko du campus birtualetik epai batek behartuta

2013/05/07 - Unibertsitatea.net
Unibertsitateko irakasleek beraien ikasgaiei lotutako materiala jartzen zuten ikasgela birtualean eta handik ikasleek eskuratzeko aukera zuten. Epaiak era honetan jabetza intelektualaren eskubideak urratzen zirela esan du.

Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak (UAB) ikasleei zuzendutako hainbat material kendu beharko du campus birtualetik epai batek aginduta.

Unibertsitateko irakasleek beraien ikasgaiei lotutako materiala jartzen zuten ikasgela birtualean eta handik ikasleek eskuratzeko aukera zuten. Cedro-k  (Centro Español de Derechos Reprográficos) era honetan jabetza intelektualaren eskubideak urratzen zirela esan zuen eta epaiak arrazoia eman dio.

Hori dela eta, UABek 15 eguneko epea du Cedro-rekin erlazionatutako materiala saretik kentzeko.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari