Dokumentuaren akzioak
Barrutik Berritzen Jardunaldia: enpresaritzan lanak ere euskaraz
Bilboko Enpresa Zientzien Unibertsitate Eskolan (UPV/EHU), "Barrutik Berritzen" Jardunaldiak antolatu dira berriki Negozioen Kudeaketa Gradua titulazioaren lerroan.
Jardunaldiak osotu dituzten hitzaldien helburua, 2012/2013. ikasturteko ikasleei, Graduaren Bukaerako Lana (GBL) egiteko ereduak ematea izan zen. Eta bide batez, GBL-a euskaraz egitearen garrantzia azpimarratzea. Partaideak eta bakoitzaren gaiak honexek izan ziren:
- Galder Guenaga: Enpresak bisitatzea: ikasteko modu aktibo eta berritzailea
- Mª Angeles Intxausti: Elkarlanen bitartez lehiakortasuna hobetu automobilgintzako sektoreko enpresetan
- Eider Bidaurratzaga: Etorkizuneko estrategia ETEetan "Future Garage" prozesuaren bidez
- Mª Jesus Luengo: Erakundeen lehiakortasuna hobetzen EFQM ereduaren bidez
- Ander Alvarez: EFQM ereduaren aplikazioa administrazio publikoan
UEUko Ekonomia Saileko kidea den Unai del Burgok, Hezkuntza-erakundeen kudeaketa orekatua: EFQM ereduan oinarritutako Balanced Scorecard “akademikoa” aurkezpena egin zuen, Negozioen Kudeaketa Graduaren baitan 2011/2012 ikasturtean, Unaik defendatutako (GBL) eratortzen den ikerkuntzaren aurkezpena, hain zuzen. Unibertsitatea.net bertan "Otarrean" eskuratu daiteke.