Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Barakaldon hirigintza gaietan espezializatutako hezkuntza zentru berria zabalduko dute

Dokumentuaren akzioak

Barakaldon hirigintza gaietan espezializatutako hezkuntza zentru berria zabalduko dute

2007/04/16 - Unibertsitatea.net
Uda ostean zabalduko ditu ateak eta besteak beste graduondokoak, ikastaroak, mintegiak eta konferentziak antolatuko ditu.

Barakaldon kokatuko da formazio eta ikerketa zentrua eta hirigintza, etxebizitza eta hirien garapen jasangarriaren gaietan espezializatuta egongo da. Izaera honetako Estatu Espainiarreko lehenengo zentrua izango da Barakaldokoa.

Ikasle zein profesionalentzako graduondokoak antolatuko dira bertan, eta baita tailerrak, mintegiak eta konferentziak. Proiektu berri honetan gainera ikerketari garrantzia berezia emango zaio.

Zentrua, Clara Campoamor Zentru Zibikoan egongo da kokatuta eta uda ostean irekiko ditu ateak. Proiektuak aurrera egiteko hainbat hitzarmen sinatu ditu Barakaldoko Udalak, besteak beste Deustuko Unibertsitatearekin.