Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Baliabide numerikoak, kultur ondarea eta sorkuntza
Erabiltzailearen akzioak

Baliabide numerikoak, kultur ondarea eta sorkuntza

2017/04/25 - unibertsitatea.net
Euskal kultur erakundeak (EKE) eta Parisko Gizarte Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskolak (EHESS) partaidetzan sortu duten Euskal etnopoloak antolatutako estreinako solasaldia maiatzaren 19an izango da, Baionako Euskal museoan.

Frantziako Kultura Ministerioko ondare immaterialaren Batzordeak Euskal etnopoloa labela eman zion urte hasieran Euskal Kultur Erakundeari (EKE). 1999. urtean sorturiko aitorpen horrek ondare immaterialaren inguruan ikertzen ari diren erakundeen lana sustatzea du helburu; "nola transmisioaren, hala kultura biziaren sustapenean" ari diren erakundeen lana. EKEk EHESS (Gizarte Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskola) erakundearekin elkarlanean aurkeztu zuen kandidatura joan den urtarrilean. Ondarearen eta sorkuntzaren arteko lotura izango dute aztergai, dantzaren, kantuaren, musikaren eta hizkuntzaren alorretan.

Etnopolo honen lehen asmoa "euskal kulturaren eta sorkuntzaren egunerokotasunean ondarea nola berriz baliatua izaten ahal den ikertzea" da arduradunen esanetan. "Ondare horren ezagutza funtsezko erronka da beraz. Ezagutza desmartxa horretan, numerikoa ezinbestekoa da, kultura edukiak publiko zabalaren, baina ere kultura munduko eragileengana helarazteko".

Horren harira, maiatzaren 19an estreinako solasaldia antolatu dute Baionako Euskal Museoan, 9:00etatik 17:00etara. Baliabide numerikoak edota digitalak izango dituzte aztergai. Saioa irekia izango da eta bat-bateko itzulpena izango da euskaraz eta frantsesez.

Egitaraua

9:00-9:30 harrera, kafea

9:30-10:00 Hasiera eta egitarauaren aurkezpena (Euskal kultur erakundea eta Zientzia Sozialen Goi Ikasketetako Eskola - EHESS)

10:00-11:30 Kultura atari bat : zergatik eta zertarako ? Atari numeriko batzuen esperientziak : desmartxaren irakurketa kritikoa (helburuak, emaitzak)

Moderatzailea : Marie-Andrée Ouret (Bilketa, Euskal funtsen ataria - Baionako Mediateka)

  • Occitanica, okzitaniar kulturaren mediateka numeriko kolektiboa - Benjamin Assié (Cirdoc-eko zuzendaria). 

  • Aquitaine Cultures Connectées - Jean-François Sibers (Akitaniako kultur ekintzen zuzendaritza).

  • Sondaqui (In’oc etnopoloa), Okzitaniako kultura ondare immaterialaren ataria.

  • Wikimedia. Xabier Cañas (Euskal Wikilari Kultur Elkarteko kidea).

11:15-11:45 Kafe pausa

11:45-13:00 Publikoaren erabilpenei eta beharrei nola egokitu ? Publikoengana heltzeko estrategiak/hurbilpenak : erabiltzailearen portaera, nola bere beharrak aitzinetik ikusi, nola joan beregana ?

Moderatzailea : Jakes Larre (komunikazioa eta kultura arartekolaritza numerikoa - Euskal kultur erakundea)

  • Ondarebideak, Amaia Cuende.

  • Xenpelar dokumentazio zentroa, Nere Erkiaga

  • Johanna Daniel, ondarearen balorapen numerikoan aholkularia. Gallica, Frantziako Liburutegi Nazionalaren eduki numerikoen hedapenaren alde ari den Gallikanauta baten esperientzia.

13:00-14:30 Bazkari librea (bertan bazkaltzeko aukerak badira).

14:45-16:30 Baliabide numerikoak eta sorkuntza. Nola egin artistek dokumentu fondoak gehiago balia ditzaten: ezagutzen ote dituzte, baliatzen al dituzte, horien beharra ote dute ?

14:45-15:00 Sartzeko mintzaldia

15:00-16:30 Joana Olasagastik animatu mahai-ingurua. Memoriatik sorkuntzara: xendra, errepidea ala ateka itsua?

  • Numeridanse, dantzaren ataria (bideoteka, tresna pedagogikoak, baliabide antolatu eta egituratuak) - Laurent Sébillotte, Frantziako Dantzaren Nazio Erakundeko ondarea-entzun-ikus-argitalpen sailaren zuzendaria

  • Marion Morin eta Pantxika Telleria (Elirale Konpainia)

  • Gari Otamendi, dantzan.eus plataforma numerikoa

  • Lise Saladain, Artigues-eko Koreografia Garapenaren Zentroa (Le Cuvier - CDC - Bordele).

16:30-17:00: Bukaerako bilduma - Denis Laborde (EHESS) – Solasaldiaren bukaera (EKE)

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari