Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Bakarrizketa zientifikoak, umorea eta musika UPV/EHUk antolatutako Zientzia Clubean
Erabiltzailearen akzioak

Bakarrizketa zientifikoak, umorea eta musika UPV/EHUk antolatutako Zientzia Clubean

2014/10/20 - Unibertsitatea.net
Urriaren 21etik 23ra antolatu dituzte ekintzak Bilbon, Donostian eta Gasteizen. UPV/EHUko 8 ikertzailek 10 minututako monologo laburrak eskainiko dituzte besteak beste.

Zientzia Cluba, UPV/EHUk antolatutako bakarrizketa zientifikoek, umoreak eta musikak osatuko duten ikuskizuna da.

Bilbon, Donostian eta Gasteizen antolatu da urriaren 21etik 23ra eta bertan besteak beste UPV/EHUko 8 ikertzaileak 10 minututako monologo laburrak emango dituzte adimen artifiziala, nutrizioa, ahotsaren ezagutza edo matematiken magia bezalako gaien inguruan.

 Hona hemen egitaraua:

Donostia, urriak 21, (Kutxa Aretoa, Andia Kalea z/g):

  • 19.00: Irrintzi Ibarrola: "Una maleta llena de viejos blues". Musika saioa.
  • 19.15: Elena Lazkano: "NAOrekin solasean". NAO robot humanoidearen abilezia eta gabeziak erakutsiko ditu.
  • 19.30. Big Van Theory: Umorezko bakarrizketa zientifikoak.
  • 19.45. Kepa Erdozia: "Hizkuntzaren egitura hierarkikoaz".
  • 20.00. Bittor Rodríguez: "Publicidad sobre alimentos y salud: tú lo que quieres es que me coma el tigre".
  • 20.15. Inma Hernáez: "Esa no soy yo". Ahots artifizialaren mundua hurreratuko du.

Gasteiz, urriak 22,  (Caja Vital Fundazioa. Bakea, 5-1. solairua):

  • 19.00: Irrintzi Ibarrola: "Una maleta llena de viejos blues", musika saioa.
  • 19.15: Elena Lazkano: "NAOrekin solasean". NAO robot humanoidearen abilezia eta gabeziak erakutsiko ditu.
  • 19.30. Big Van Theory: Umorezko bakarrizketa zientifikoak.
  • 19.45. Pedro Alegría: "Supercalculísticoextrahabilidoso". Kalkulu mentalaren teknikak eta oinarrizko printzipio matematikoak elkartuz lortutako magia.
  • 20.00. César San Juan: "Cómo atrapar a un asesino en serie".
  • 20.15. Javier Gorosabel: "Los fenómenos más energéticos del universo". Gamma izpien leherketa kosmikoak unibertsoaren mugetan.

Bilbo, urriak 23, (Bizkaia Aretoa)

  • 19.00: Irrintzi Ibarrola: "Una maleta llena de viejos blues". Musika saioa.
  • 19.15: Inma Hernáez: "Esa no soy yo". Ahots artifizialaren mundua hurreratuko du.
  • 19.30. Big Van Theory: Umorezko bakarrizketa zientifikoak.
  • 19.45. Kepa Erdozia: "Hizkuntzaren egitura hierarkikoaz".
  • 20.00. Pedro Alegría: "Supercalculísticoextrahabilidoso". Kalkulu mentalaren teknikak eta oinarrizko printzipio matematikoak elkartuz lortutako magia.
  • 20.15. Bittor Rodríguez: "Publicidad sobre alimentos y salud: tú lo que quieres es que me coma el tigre".

 

Sarrera librea izango da, tokiak bete arte.

 

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari