Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Baionan hiru 'opor' egun doan!

Dokumentuaren akzioak

Baionan hiru 'opor' egun doan!

2012/05/31 - unibertsitatea.net
Bizkaiko Foru Aldundiak UEUk Baionan antolatzen dituen Udako Ikastaroetan dohainik parte hartzeko aukera eskaintzen du.

Uztailaren 4, 5 eta 6an Udako Euskal Unibertsitateak zortzi ikastaro antolatu ditu Baionan:

Hamar eta hogeita bi ordu bitarteko ikastaroak dira. Aukera bikaina ikasteko eta aldi berean Baiona ezagutzeko. Hori kontuan izanik, Bizkaiko Foru Aldundiak hiru egun hauetan Baionara dohainik joateko aukera eskaintzen du. Matrikula, joan-etorri gastuak eta ostatu eta mantenu gastuak eskaintzen ditu. Diru-laguntza hauek jasotzeko baldintzak Bizkaian erroldatuta egotea, ikasle unibertsitarioa izatea edo ikasle ohia izatea (langabea) eta ikastaro batean matrikulatu eta gutxienez %80ko asistentzia izatea dira.

Horrez gain, diru-laguntzak jasotzeko aukera UEUren Udako Ikastaro guztietan parte hartzeko irekita dago, ez soilik Baionarako.

Informazio gehiago:

Irati Iciar, Udako Ikastaroen arduraduna

943821426
i.iciar@ueu.org