Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Baionan campus berri bat egingo dute

Dokumentuaren akzioak

Baionan campus berri bat egingo dute

2007/02/13 - Unibertsitatea.net
2.600 ikasle inguru hartuko ditu 2008-2009 ikasturterako egin nahi duten campusak. Baiona hirigunean egongo da kokaturik, Errobiko kuartel militar zaharrean hain zuzen ere.

2008-2009 ikasturterako zabaldu nahi ditu ateak Baionako Errobi Unibertsitatea izango denak. 2.600 ikasle inguru hartuko ditu eta Baiona erdialdean egongo da kokaturik.

Eskaintza akademikoa zabala izatea aurrikusten da. Alde batetik, zuzenbide ikasketak bere osotasunean bertan egiteko aukera eskainiko du, lehenengo mailatik doktoregoraino. Bestalde, gizarte zientziei, ekonomiari, hizkuntzei, euskal kulturari eta euskarari lotutako ikasketak eskainiko ditu.

IKER taldeak Errobiko campus berri honetan izango du bere egoitza eta  Institutu Unibertsitario Teknologikoaren eskaintza ere bertan berrantolatuko da (egun bi leku desberdinetan dago kokaturik, Baionako fakultatearen aurrean eta Gaztelu Berrian).

Errobiko campus berri honek, etorkizuneko ikasleei aukerak eta erosotasunak eman nahi dizkie. Bai kokalekuari dagokionez eta baita ikasketei dagokionez ere.