Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Baina, lagunak, ez ote da garaia gizarteak apurka-apurka ohitura batzuk alda ditzan? Kirolarekin mirespen gutxiago eta praktika gehiago, alegia"

Dokumentuaren akzioak

"Baina, lagunak, ez ote da garaia gizarteak apurka-apurka ohitura batzuk alda ditzan? Kirolarekin mirespen gutxiago eta praktika gehiago, alegia"

2012/10/22 - Unibertsitatea.net
Arestikoa "ALDIRI. Arkitektura eta abar" aldizkariaren 11. aleko editorialaren esaldia dugu, oraingo honetan kirola aztergai izango delako. Frontoien arkitekturaren edo kirola hiri-guneetan txertaketaren ikuspegitik hitz egingo digute zenbaki honetako egile batzuk

Herri zein hirietako eraikin erreferentzialak dira kirol guneak, dela frontoia dela futbol zelaia dela polikiroldegia. Esan gabe doa mendian edo itsasoan hainbat modalitate praktikatzen direla ere eta, batzuetan, gutxienezko azpiegitura behar dela hurbilketa errazteko edo ibilgailuak aparkatzeko besterik ez bada ere. Honetaz gain ekonomi eragile garrantzitsua bilakatu dela bistakoa da irabazi handiak sortzen dituelako.

Gure herrian egungo masa kirolaz gain euskal pilotak edo herri kirolak zaletasun handia pizten dute eta, ondorioz, gune egokituen eskaria areagotu (frontoi edo probalekuak, esate baterako). Eraikin hauek hirigintzan nola txertatu diren ere jakin dezakegu.

Aldiri aldizkariak gai honi buruzko artikulu sorta bildu ditu, gure eguneroko bizimoduan zelan eragiten digun azalduz.

Kirolaren bueltan online erosteko UEUren dendan sartu.

Aldiri aldizkarira harpidetzeko hemen sartu.