Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Badugu #txiotesia4 lehiaketako epaimahaia

Dokumentuaren akzioak

Badugu #txiotesia4 lehiaketako epaimahaia

2018/10/30 - Unibertsitatea.net
Iñaki Alegria, Pilar Kaltzada, Josu Lopez-Gazpio, Uxune Martinez eta Asier Sarasua izango dira #txiotesia4 lehiaketako txioak baloratuko dituzten adituen bostekoa.

Azaroaren 20an ikertzaile euskaldunen lana gizarteratzeko "Txiokatu zure tesia 6 mezutan" (#txiotesia4) lehiaketa egingo dugu. Ikertzaile euskaldunak biltzeko aukera paregabea izango da eta ezkutuan geratzen den lan guzti hori kaleratzeko plaza.

Doktoregaiei edo doktoreei (2015/2018 urte bitartean tesia aurkeztutakoei) zuzenduta dago eta sari bi banatuko ditugu: Txiolari ulergarriena 500€ eta Txiolari originalena 300€.

Dagoeneko zehaztu dugu bi irabazleak izendatuko dituen epaimahaia eta hauexek izango dute txioen balorazioa egiteko ardura:

 

Apuntatu agendan azaroaren 20a eta animatu zaitez zure tesia 6 txiotan azaltzera! Oinarriak eta gainerako informazioa Txiotesia atalean aurkituko duzu.