Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Azterketetarako azken orduan ikastea eraginkorragoa omen da zientzialari batzuen ikerketaren arabera

Dokumentuaren akzioak

Azterketetarako azken orduan ikastea eraginkorragoa omen da zientzialari batzuen ikerketaren arabera

2011/05/06 - Unibertsitatea.net
Estresaren hormonek neuronen barruan geneak aldatu egiten omen dituzte eta honek ikasteko gaitasuna handitzen omen du.

Bristolgo Unibertsitateko zientzialari talde batek Experimental Neurology aldizkarian argitaratu dutenaren arabera azterketetarako azken orduan ikastea eraginkorragoa omen da.

Egin duten azterketaren arabera estresatuta gaudenean sortzen ditugun hormonek gure burmuineko zeluletan aldaketak eragiten dituzte eta horrek, oroitzapenak eraginkorrago gordetzea ahalbidetzen omen du.

Beraz estresaren hormonek geneak aldatzen dituzte neuronen barruan eta ikasteko gaitasuna handitzen dute.