Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Azaroaren 23an eta 24an Deustuko Unibertsitatean "Bizi kalitatea, gizarte inklusioa eta esku hartzeko prozesuak" foroa ospatuko dute

Dokumentuaren akzioak

Azaroaren 23an eta 24an Deustuko Unibertsitatean "Bizi kalitatea, gizarte inklusioa eta esku hartzeko prozesuak" foroa ospatuko dute

2011/11/21 - Unibertsitatea.net
Deustuko Unibertsitatearen 125. Urteurrenaren ospakizunen barnean, Psikologia eta Hezkuntza Fakultateak 3. foro bat antolatu du: "Bizi kalitatea, gizarte inklusioa eta esku hartzeko prozesuak". Bertan, besteak beste, Manchester Unibertsitateko irakaslea den Mel Ainscow izango da hizlari.

Mel Ainscow, Hezkuntzako katedraduna eta Machesterreko Unibertsitateko Hezkuntzako Zuzentasunerako zentroko zuzendarikidea da. Hezkuntza inklusiboan aditua da Ainscow eta hezkuntza honen erronken inguruan arituko da azaroaren 23an Deustuko Unibertsitateko "Bizi kalitatea, gizarte inklusiboa eta esku hartzeko prozesuak" jardunaldian.

Ainscow-ek bi hitzaldi emango ditu azaroaren 23an: goizeko 9.30etan "Hezkuntza inklusiboaren erronkak" izenburua duena eta arratsaldeko 18:00etan DeustoForumen barruan, "Hezkuntzan ekitatea bultzatzeko estrategiak". Hitzaldiotan Erresuma Batuan hiru urtez egindako azterketa lan baten emaitzak plazaratuko ditu. Ikerketa honetan 1.100 ikastetxek eta hamar tokiko hezkuntza-agintarik parte hartu dute. Lanaren helburua izan da, euren esparruetako testuingurua aztertzea auzolana eta sarea erabiliz. Lortutako emaitzak eta prozesuaren zailtasunak zeintzuk izan diren azalduko du Mel Ainscow adituak.