Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian IV. Jakintza Librearen Jardunaldiak antolatu ditu Azkue Fundazioak
Erabiltzailearen akzioak

IV. Jakintza Librearen Jardunaldiak antolatu ditu Azkue Fundazioak

2013/06/11 - Unibertsitatea.net
Bilboko Euskararen Etxean ekainaren 14rako antolatu dituzten jardunaldietan hainbat ekintzaile gaztek kontatuko dute beraien esperientzia: Didac Lee, Unai Gonzalez, Lander Balza, Alex Txikon...

Azkue Fundazioak ekintzaile gazteen esperientziak kaleratzeko IV. Jakintza Librearen Jardunaldiak antolatu ditu “Ausar zaitez, salto egin eta sarean jausi!” lelopean.

Hona hemen egitaraua:

16.00: Zeu zara zeure ideien piloturik onena, Didac Lee. Oinarri teknologikoa duten ideia berritzaileen Inspirit fabrika pilotatzen du eta FC Barcelonan Teknologia Berrien zuzendaria da.

16.45: “Euskara Sarean! Egitasmo lehiaketa”. Interneten euskara bultzatu dezakeen ideiarik baduzu jaso informazio guztia hemen.

17.30: Oinak lurrean. Beraien enpresa-proiektua egiteko sareak eskainitako aukerak baliatu diztuzten lau ekintzailerekin solasaldia:


19.00. Beste era batera, Alex Txikon alpinista.

20.00. Mokaua eta networkinga.

Jardunaldiak ekainaren 14an izango dira, Bilbon, Euskararen Etxean. Jardunaldia doakoa izango da eta euskaraz burutuko da (Didac Leeren hitzaldia izan ezik).

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari