Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Aurrerapen gehiago grafenoaren ikerketan
Erabiltzailearen akzioak

Aurrerapen gehiago grafenoaren ikerketan

2015/02/24 - Unibertsitatea.net
Aurrerapausoak eman dira etorkizuneko material bezala ezagutzen den grafenoaren ikerketan, material hau aplikatzea ahalbidetzen duten bide berriak aurkitu baitira, besteak beste.

Materialen Fisika Zentroan (IZGK-UPV/EHU)  eta Donostia International Physics Centerren (DIPC) eman dira aipatutako aurrerapausoak, elkarlanean egindako bi lanen emaitza izan da. Bi lan horiei esker, grafenoaren aplikazio berriei ateak ireki zaizkio.

Gutxi dira zientzian grafenoak bezain beste arreta erakarri duten materialak, gutxitan jarri da horrenbeste itxaropen material batek aplikazio berrietan erabiltzeko izan dezakeen potentzialean. Horren arrazoia grafenoaren propietate superlatiboa da, oso fina da, materialik erresistenteena, zurrunena eta baita elastikoena ere. Gainera, eroale termiko onena ere bada, baita karga eroaleen mugikortasun handiena duena ere.

Hala ere, grafenoak baditu gabezia batzuk, horien artean aurkitzen da propietate magnetikorik ez izatea. Hori dela eta, gaur egun ez dago modurik haren elektroiak edota propietateak magneto-elektronikoetan erabili ahal izateko. Baina azken hileetan emandako pausoetako batek gabezia horri aurre egin diezaiokeen gakoa atzeman du: grafenoan eremu magnetiko bortitz bat nola sortu deskribatu da.

Argitu den beste kontzeptu bat, grafenoa aplikazio elektrikoetan erabiltzeko modua aurkitu dela izan da. Horri esker, besteak beste, aukera berriak zabaldu dira, grafenozko nanotiren heteroegituraren bidez, propietate elektroniko oso interesgarriak dituen sistema bat osatzen dutela frogatu baita.

Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedraren webgunean duzue irakurgai artikulu osoa: Aurrerapauso berriak grafenoaren ikerketan.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari