Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Aurora borealak eta Rosetta misioa protagonista Aranzadiren ostiral astronomikoan

Dokumentuaren akzioak

Aurora borealak eta Rosetta misioa protagonista Aranzadiren ostiral astronomikoan

2016/09/28 - unibertsitatea.net
Bittor Zabalegi astro argazkilaria eta Jose Luis Pellon ESAko ingeniaria gonbidatu dituzte datorren irailaren 30eko saiora

Datorren ostiralean, irailaren 30ean, izango da Aranzadiren hurrengo ostiral astronomikoa, zientzia elkartearen egoitzan bertan. Ohiko moduan, saio irekia eta doako izango da. Besteak beste, datorren hilabetean ikusgai izango diren konstelazioak zeintzuk diren eta planeta zein sateliteen egoera aztertuko dute. Bertotik ikusteko aukerarik izan ez badugu ere, iraileko eklipse anularra ere aipatuko dute.

Gonbidatu berezirik ere ez da faltako ostiralean. Batetik Bittor Zabalegi astro-argazkilaria gonbidatu baitute eta honek berak ateratako aurora borealaren argazkiak erakutsiko ditu. Bestetik Rosetta misioa amaitzen dela eta Jose Luis Pellon ESAko ingeniaria ere elkarrizketatuko dute.