Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Atzotik martxan "English on Tuesdays" Bilboko Bilborock aretoan

Dokumentuaren akzioak

Atzotik martxan "English on Tuesdays" Bilboko Bilborock aretoan

2016/09/21 - unibertsitatea.net
Azaroaren 22ra arte, ordu eta erdiko saioak izango dira beste lau asteartetan. Jatorrizko ingeles hiztunek gidatuko dituzte saioak eta nahi duten guztiek parte hartu ahal izango dute, doan.

Martxan da berriro ere English on Tuesdays ekimena. Laugarrenez antolatu dute Bilboko Udalak eta Deustuko Unibertsitateak era atseginean ingelesezko mintzamena eta entzumena lantzeko asmoz.  

Atzo izan zen lehenengo saioa eta azaroaren 22ra bitartean beste lau asteartetan (irailaren 20a, urriaren 11 eta azaroaren 8 eta 22a) bilduko dira Bilborock aretoan, iluntzeko 19:00etatik aurrera. Erasmus programarekin Bilbora heldutakoak dira topaketetan dinamizatzaile ibiliko direnak eta parte hartzeko nahikoa da hitzordura agertzea. Doan izango da. Hori bai, antolatzaileen esanetan“gogoz joan behar da ingelesez hitz egiteko, ezagutza partekatzeko, beste gazte batzuk ezagutzeko eta Erresuma Batua, AEB eta Australiako ikasleekin interakzioan aritzeko”.

 




Etiketak: Ingelesa