Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Atzerriko unibertsiteteetan eta goi mailako zentroetan euskara irakasteko prestakuntza ikastaro bat jarriko du martxan UPV/EHUk
Erabiltzailearen akzioak

Atzerriko unibertsiteteetan eta goi mailako zentroetan euskara irakasteko prestakuntza ikastaro bat jarriko du martxan UPV/EHUk

2014/05/29 - Unibertsitatea.net
Udazkenetik aurrera izango da abian ekimena, eta helburu nagusia da euskarari eta euskal kulturari ikusgarritasuna eta prestigioa ematea.

Atzerriko unibertsitateetan eta goi mailako zentroetan euskara irakasteko prestakuntza ikastaro bat jarriko du martxan UPV/EHUk Etxepare Euskal Institutuarekin elkarlanean, irailaren 26tik azaroaren 15era. Euskarari eta euskal kulturari ikusgarritasuna eta prestigioa ematea da ekimenaren helburu nagusietako bat.

Euskara atzerriko hizkuntza gisa irakasten duten irakasle edo irakurleen prestakuntza osatzea du xede, baina ikastaroa ez dago bideratuta soilik profil horiei, baita EGA duten graduko edo lizentziaturako unibertsitate tituludunei ere.

Ikastaroaren zuzendari lanetan, Mari Jose Olaziregi eta Jesús Cuenca de la Rosa UPV/EHUko Bisitarientzako Hizkuntza Ikastaroen koordinatzaileak arituko dira, eta aditu ugari izango dira irakasle lanetan; tartean, Joxerra Garzia eta Xabier Paya.

Ikastaroa UPV/EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean eskainiko da ostiraletan eta larunbatetan.

(Iturria: UPV/EHU)

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari