Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Atzerriko enpresetan praktikak egiteko deialdia ireki du Europako Batasunak
Erabiltzailearen akzioak

Atzerriko enpresetan praktikak egiteko deialdia ireki du Europako Batasunak

2014/06/04 - Unibertsitatea.net
Goi mailako heziketa sustatzeko sortutako Erasmus + mugikortasun programaren baitan antolatu du ekimena.

Erasmus + mugikortasun programaren baitan, atzerriko enpresetan praktikak egiteko deialdia ireki du Europako Batasunak. Ikasketak amaitzear dauden edo amaitu berri dituzten gazteei bideratutako ekimena da, goi mailako heziketa sustatzeaz batera, parte hartzen dutenen gaitasun profesionalak eta pertsonalak garatzeko helburua du. Era horretan, lan merkatuari begira, lehiakorragoak izatea lortu nahi du Bruselak.

Orotara, gehienez, hamabi hilabeteko praktikak edo ikasketak egin ditzakete parte hartzaileek burutzen duten gradu, master eta doktorego bakoitzeko. Campus Iberus izeneko unibertsitate-taldeko ikasleei zuzenduta dago; hori bai, 2013-2014 ikasturtean gradu, master edo doktorego batean matrikulatuta egotea beharrezkoa da.

Maiatzaren 19 eta abuztuaren 30era bitartean aurkez daitezke hautagaitzak izen-emate eskaera eginda. Praktikak 2014ko irailetik 2015eko irailera bitartean egingo dira.

 

(Iturria: UPNA/NUP)

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari