Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Atzerrian praktikak egiteko aukera UPV/EHUko ikasle bizkaitarrek

Dokumentuaren akzioak

Atzerrian praktikak egiteko aukera UPV/EHUko ikasle bizkaitarrek

2008/01/07 - Unibertsitatea.net
Izen ematea urtarrilaren 18an bukatuko da eta beka lortzeko ezinbestekoa da aukeratutako herrialdearen hizkuntza ofizialaren ezagutza edo ingelesarena.

UPV/EHUEnpresetan Praktikak Europan Zehar (EPEZ) Programaren bigarren deialdia antolatu du. Programa honek 35 beka eskainiko dizkie Bizkaian erroldatutako eta UPV/EHUko edozein campus eta ikastegitan titulatutako gazteei.

14 asteko egonaldiak izango dira apirila eta uztaila bitartean eta aukerako herrialdeak hauek dira: Alemania, Frantzia, Italia, Portugal, Erresuma Batua eta Txekiar Errepublika.

Informazio gehiago lortzeko Bizkaiko Campuseko Enplegu Gunera deitu 946013679 edo idatzi enplegubizkaia@ehu.es.