Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Atungorriaren azken urteko gora-beherak

Dokumentuaren akzioak

Atungorriaren azken urteko gora-beherak

2009/09/22 - Unibertsitatea.net

AZTI-Tecnaliak New Hampshire-eko unibertsitateak utzitako marka elektroniko bat ezarri zion atungorri bati 2008ko abuztuan.

Atungorria aurtengo abuztuan eskuratu dute berriro eta horri esker hainbat datu eskuratu dira. Besteak beste: atungorria Azoreak eta Portugal artean ibili dela neguan, 1.000 metroko sakonerara egin dituela murgilaldiak, udaberrian Bizkaiko Golkora itzuli dela eta iaz baino 15 zentimetro eta 8,8 kilo gehiago dituela.