Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Astelehenean Koldo Garcia ikertzailearen hitzaldia #txiotesia lehiaketako Sari Banaketa Ekitaldian: "#Kafepintxo batekin ikertzen"

Dokumentuaren akzioak

Astelehenean Koldo Garcia ikertzailearen hitzaldia #txiotesia lehiaketako Sari Banaketa Ekitaldian: "#Kafepintxo batekin ikertzen"

2013/11/22 - Unibertsitatea.net
Koldo Garciak ikertzailearen ogibidearen gaineko gogoeta subjetiboa egingo digu astelehenan, azaroak 25.
Astelehenean Koldo Garcia ikertzailearen hitzaldia #txiotesia lehiaketako Sari Banaketa Ekitaldian: "#Kafepintxo batekin ikertzen"

Irudia: Koldo Garcia (@koldotxu)

Oraindik ez dakigu #txiotesia lehiaketako "Txiolari ulergarriena" (500€) eta "Txiolari originalena" (300€) nortzuk diren baina dena prest edukiko dugu astelehenean antolatu dugun Sari Banaketa Ekitaldirako.

Iñaki Alegriak, UEUko Zuzendaritza Taldeko kideak, emango dio hasiera ekitaldiari eta sari banaketa aurretik Koldo Garcia ikertzailearen hitzaldia izango dugu: #Kafepintxo batekin ikertzen.

Koldo Garciaren hitzaldia: #Kafepintxo batekin ikertzen

Koldo Garciak ikertzailearen ogibidearen gaineko gogoeta subjetiboa egingo digu: "Ikertzaileok ez dugu ohitura handirik gure lanaz hitz egiteko. Kafepintxoa, ikertzen dugunaz modu lasaiago batean pentsatzeko erabiltzeaz gain, aitzakia bat edo metafora bat izan daiteke gure lana gizarteratzearen inguruan. Zergatik ez #txiotesia n erakutsitako gaitasuna gure lana azaltzen jarraitzeko?".

Koldo Garcia, ikerlari gazte bizkaitarra da eta bere tesia 2010ean defendatu zuen UPV/EHUn: Erretrobirus endogenoen detekzioa eta karakterizazioa behietan eta beste hainbat mamaliotan. UPV/EHUn jarraitzen du ikerketa lanetan eta sarea darabil bere lanak dibulgatzeko, besteak beste @koldotxu twitter kontua eta Edonola.net bloga.

Zera dio Koldo Garciak berak bere buruaz @koldotxu bere twitter kontuko profilean: Biologoa. Genetikan doktore. Sukaldean dotore. EHUn ikertzen. Hamaiketakoak, argazkilaritza, zientzia eta sukaldutatakoa maite dudanekin partekatzea gustoko.

Deialdia:

Eta hau guztia astelehenean. Gogoratu zu han egotea nahi dugula!